Baliabideak
Hauek dira gaur egun Eusko Jaurlaritzak, zuzen eta zeharka, enpresa eta erakundeen esku jartzen dituen baliabideak: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako programa honek enpresarien, langileen eta sindikatuen parte-hartzearekin euskaren erabilera bultzatzen jarraitu nahi du lan-munduan, hezkuntza sistemak gure gazteak euskalduntzeko egin duen ahaleginari irtenbide logiko bat emanez, kontsumitzaileen eskubideak bermatuz, eta, ondorioz, euskal gizarte integratua eta batuagoa lortuz. Mundu globalizatuan bizi gara eta ondorioz, enpresetan eta edozein erakundetan hizkuntza desberdinak kudeatu beharra dago. Gainera, lehiakorrago eta eraginkorrago izateko kudeaketa horrek egokia izan behar du, tokiko hizkuntzari behar duen garrantzia eta tokia eskainiz. Hala, bai enpresa arduradunek zein enpresei laguntzen ari garenok ulertu behar dugu hizkuntzak eta gure kasuan, euskara, negoziorako faktorea dela, langileen balio motibatzailea eta gizarte erantzukizunaren adierazlea. Horregatik GARAPEN, euskara eremu soziokonomikoan sustatzen laguntzeko 'Hizkuntzak kudeatzen' egitasmoa bultzatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzarekin elkarlanean. Egitasmo honen bidez, bai enpresentzat eta baita ere garapen agentzietako teknikarientzat hizkuntzak egoki kudeatzeko lagungarri izango den materiala, metodologia, diskurtsoa eta bitartekoak osatzen gabiltza. BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatzen eta aitortzen du. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzak eta Euskalitek garatu dugun bilatzaile honetan, hainbat sektoretako 90 erakunderen 180 praktika baino gehiago jasotzen dira, hizkuntzen kudeaketa modu eraginkor, integratuan eta iraunkorrean egiten laguntzeko. Zure erakundean hizkuntzak kudeatzeko praktikaren bat baduzue eta konpartitu nahi baduzue, goian dagoen "argitaratu" botoia sakatu. Osatu informazioa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Atal honetan LANera egitasmoari buruzko txostenak eta dokumentazioa jasoko dira.Baliabideak
Lanhitz dirulaguntza
Laguntzen mapa: Garapen Elkartea
Ziurtagiriak
Praktika onen bilatzailea
Materialak (txostenak)

