Egitasmoak

Egitasmoak

Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko ahaleginetan ari dira gaur egun hainbat eskualdetan eta sektoretan. Saretzea eta elkarlana helburu duten egitasmoak dira, eta euskara lehiakortasun aldagaia eta bezeroak erakartzeko eta ondo artatzeko balio erantsia dela ulertu duten hainbat entitatek osatzen dituzte.

Jarraian, LANera estrategia aurrera eramateko maila operatiboan garatzen diren proiektuak jaso dira.

LANera Industria

Indeus

Indeus – Industriaren Euskal Plataforma

Industria-enpresen lehiakortasuna hizkuntzaren bidez indartzeko, 2018an sortu zen INDEUS Industriaren Euskal Plataforma, SPRIk, Energiaren Euskal Erakundeak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatuta.

Bere helburua euskara lan-hizkuntza duten enpresei laguntzea da, produktuak ekoiztu eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresen artean eraginez. Hala ere, euskararen erabilera txikiagoa duten enpresei ere ireki zaizkie ateak. Horien kasuan, praktika onak eta laguntzei buruzko informazioa ematea da Indeusen betebeharra.

Gaur egun, 51 kidek osatzen dute sarea. Horien artean daude enpresa industrialak, zentro teknologikoak, elkarteak eta Lankidetza Sareko enpresak. Azken horiek industria arloko enpresak ez badira ere, hizkuntzaren erabileran elkarrengandik ikasi eta elkarri laguntzeko helburuarekin batu dira Indeus Plataformara.

Egitasmo bateratuak dituzte eta nazioarteko SME Assembly bezalako foroetan hizkuntza-aniztasuna aldarrikatzea bilatzen dute, Europan hizkuntza enpresen lehiakortasun elementu bezala ikusia izan dadin.

Eskualde mailakoak

Araba

Araban enpresen lanabes / Eskuara

Arabako lan-munduan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko helburuarekin, ESKUARA proiektua 2023an sortu zen, Lanabes ekimenaren baitan. Gaur egun, 30etik gora enpresak eta Lanbide Heziketako zentrok osatzen dute komunitate hau, Arabako errealitate sozioekonomikora egokitutako hizkuntza-berdintasuna bultzatuz.

Ahize-AEKren aholkularitza teknikoarekin, kide bakoitzak jarraipen pertsonalizatua jasotzen du. Bost ardatz nagusi jorratzen dira:

  1. Hizkuntza paisaia
  2. Langileen harremanak
  3. Praktikaldiak
  4. Langileen ahalduntzea
  5. Bezero arreta

Enpresekin urtean hiru bilera egiten dira eta Lanbide Heziketako mahaia ere hiru aldiz elkartzen da. Horretaz gain, urteroko Aitortza Ekitaldian praktika onak partekatu eta hitzarmenkide berriak batzen dira.

Sortze-data2023
Lan-eremuaAraba
Partaideak>30 enpresa eta LH zentro
SustatzaileakEusko Jaurlaritza · Arabako Foru Aldundia · Gasteizko Udala
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakoeskuara@lanabes.eus
Euskara Lukuak

Egitasmoa 2023an sortu zen Arabako Foru Aldundiak Lanabes zerbitzuaren bitartez ABRA eta Ardoaren Ibilbidearekin hasitako elkarlanari jarraipena emanez. Arabako Errioxako Kuadrillako ardo-upategietan eta enoturismo-enpresetan eragitea du xede.

Hasierako pilotuan 6 enpresa aritu ziren. Une honetan 3 enpresa ari dira zerbitzua aktiboki hartzen, eta 2 sustatzailek (ABRA eta Ardoaren Ibilbidea) proiektuaren garapenean parte hartzen dute.

Sustatzaileek 2 hilabetero koordinazio bilerak egiten dituzte eta hiru hilabetero hitzorduak jartzen dituzte enpresekin. Egitasmo honetan euskara ez da soilik eskubide gisa lantzen, produktuaren bereizgarritasuna eta kalitatea transmititzeko marka-balio gisa baizik. Ahize-AEKren aholkularitza teknikoarekin, upategiek beren erritmoan egiten dute aurrera. Zerbitzu hobea emateaz gain, bisitariei bizipen bakan eta hurbilagoak eskaintzen zaizkie, euskara Arabako enoturismoaren bereizgarri bihurtuz.

Sortze-data2023
Lan-eremuaArabako Errioxa
PartaideakPilotuan 6 enpresa · Egun 3 + bi sustatzaile (ABRA eta Ardoaren Ibilbidea)
SustatzaileakArabako Foru Aldundia · ABRA · Ardoaren Ibilbidea
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakolukuak@araba.eus

Bizkaia

EusGara

Arratiako lan mundua euskalduntzeko helburuarekin, eusGara proiektua 2017an jarri zen martxan Errota Fundazioaren eskutik. Gaur egun, eskualdeko 38 enpresa, hiru adinekoen egoitza eta Zulaibar Lanbide Ikastegia batzen ditu, lan-eremuan eta zerbitzuetan euskararen presentzia indartzeko.

Ahize-AEKren laguntza teknikoarekin, enpresa bakoitzak jarraipen pertsonalizatua jasotzen du, lankidetza eta etengabeko hobekuntza sustatuz.

Enpresa bakoitzak 12-15 orduko zerbitzua jasotzen du eta gutxienez 3 jarraipen esku-hartze.

Egitasmoen artean, aipatzekoa da Zaintza Mahaia; bertan, eskualdeko egoitzek indarrak batzen dituzte zaintza-arloan euskararen erabilera bermatzeko eta herritarrei arreta hurbilagoa eskaintzeko.

Sortze-data2017
Lan-eremuaArratia
Partaideak38 enpresa eta entitate
SustatzaileakErrota Fundazioa
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakoeusgara.errota@gmail.com
Eskueran

Bermeoko, Mundakako eta Sukarrietako enpresetan euskararen erabilera indartzeko asmoz, 2024an jaio zen ESKUERAN egitasmoa. Hiru udalen arteko lankidetzari esker, eta Ahize-AEKren aholkularitza teknikoarekin, lan-munduan euskararen presentzia modu praktiko eta errealistan txertatzea du helburu.

Oraingoz egitasmoan 7 enpresak hartzen dute parte, gehienak arrantza edo itsas sektorearekin zerikusia dutenak.

Eskueran egitasmoak enpresa bakoitzaren erritmora egokitzen den doako zerbitzua eskaintzen du. Euskara borondate hutsetik enpresaren kudeaketa sistemara igarotzea bilatzen da. Hizkuntza paisaia euskalduntzetik hasi eta langileentzako online ikastaroetaraino, Eskueran-ek tresnak ematen ditu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Egitasmoak neurri txiki baina errealekin euskara lan-munduan txertatzea bilatzen du.

Gainera, Arrain Azoka bezalako ekimenetan, tokiko enpresen euskaltasuna ikusgarri egiten du, herritarrekiko harremana hurbilagoa eta naturalagoa izan dadin.

Enpresa bakoitzarekin hiru bilera praktiko egiten dira, bileren artean jarraipen teknikoa egiten da eta enpresek aholkularitza zuzena jasotzen dute martxan jarritako ekintzak garatzeko.

Sortze-data2024
Lan-eremuaBermeo, Mundaka eta Sukarrieta
Partaideak7 enpresa
SustatzaileakHiru udalak · Bizkaiko Foru Aldundia · Eusko Jaurlaritza
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakoeskueran@gmail.com
Habia

HABIA egitasmoa 2024an sortu zen Txorierri eskualdeko enpresetan euskara sustatzeko asmoz. Bere helburu nagusia gazte euskaldunen lan-mundurako trantsizioa euskaraz erraztea da, ikasitakoa lantokian ere erabil dezaten.

Gaur egun, 21 enpresak osatzen dute sare hau, euskara bikaintasunarekin, lehiakortasunarekin eta berrikuntzarekin lotuz eta gizartearen aurrean eredu izanez. Ahize-AEKren aholkularitza teknikoarekin, enpresa bakoitzak jarraipen pertsonalizatua jasotzen du.

Enpresa bakoitzarekin urtean 3 esku-hartze zuzen egiten dira. Horretaz gain, mezu trukaketa eta koordinazio-bilerak izaten dira beharrezko laguntza eskaintzeko.

Ekimenen artean, abenduko Aitortza Ekitaldia nabarmentzen da; bertan, enpresa berriak batzen dira eta praktika onak partekatzen dira.

Sortze-data2024
Lan-eremuaTxorierri
Partaideak21 enpresa
SustatzaileakTxorierriko Mankomunitatea · Bizkaiko Foru Aldundia · Eusko Jaurlaritza
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakohabia@txorierri.eus
Landue

Durangaldeko lan-esparruan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, 2021ean sortu zen LANDUE egitasmoa. Mankomunitateak kudeatuta eta Ahize-AEKren aholkularitza teknikoarekin, sektore anitzeko enpresen, erakundeen eta Lanbide Heziketako zentroen arteko sare kolaboratibo indartsua eraiki du.

Gaur egun, 50 entitate hitzarmendun baino gehiago batzen ditu, industria zein zerbitzu sektorekoak. Proiektuak 4+1 ardatzeko estrategia darabil. Hau da honako ardatzetan eragin nahi da:

  • Enpresek proiektatzen duten irudia
  • Lan-harremanak
  • Praktikaldiak
  • Langileen ahalduntzea
  • Zerbitzua euskaraz emateko bidea egitea

Bestalde, urtean zehar, enpresa bakoitzak jarraipen pertsonalizatua jasotzen du, urtean gutxienez 3 esku-hartze. Horretaz gain, urtean hainbat aldiz foro orokorrak antolatzen dira, esperientziak partekatzeko, emaitzak aurkezteko eta etorkizuneko ildoak definitzeko. Urtea amaitzeko berriz, praktika onak partekatzeko eta konpromisoak berritzeko topaketa berezia antolatzen dute.

Sortze-data2021
Lan-eremuaDurangaldea
Partaideak>50 enpresa eta entitate (eskualdeko LHko zentro guztiak)
SustatzaileakDurangaldeko Mankomunitatea · Bizkaiko Foru Aldundia · Eusko Jaurlaritza
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakolanduedurangaldea@gmail.com
Lea-Artibai

Garatzen, oraindik edukirik ez.

Gipuzkoa

Elegune

Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko zentro teknikoa da ELEGUNE. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzea.

Sortze-data2006
Lan-eremuaAzpeitia
SustatzaileakAzpeitiko Udala
AholkularitzaAzpeitiko Udala
Harremanetarakoeuskara@azpeitia.eus
Eskolatik LANera

Lanbide Heziketak arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko duen garrantziaz jabetuta, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek 'ESKOLATIK LANera' egitasmoa abiatu zuten 2009an. Helburu nagusia ikasle euskaldunek lantokiko praktikak euskaraz egin ahal izatea da, ikasgelatik lan-mundurako jauzia hizkuntza berean ziurtatuz.

Horretarako, ikasturte bakoitzean Errenteriako Don Boscoko eta Pasaiako Blas de Lezo itsas eskolako ikasleek praktikak non egin behar dituzten aztertzen dute eta urtero enpresa batzuetan esku-hartzeko plana jartzen dute abian Ahize AEKren laguntza teknikoarekin. Urtero 20 bat ikaslek egiten dituzte praktikak euskaraz egitasmo honen aterkipean eta orain arte 30 bat enpresak hartu dute parte aktiboki egitasmoan.

Egitasmoak instruktore euskaldunak bermatzea, harrera euskaraz egiteko gidak prestatzea eta lan materialak zein hizkuntza paisaia euskalduntzea du xede, besteak beste.

Sortze-data2009-2010 ikasturtea
Lan-eremuaOarsoaldea
PartaideakErrenteriako Don Bosco eta Pasaiako Blas de Lezo itsas eskola + 30 enpresa inguru
SustatzaileakOarsoaldeko Garapen Agentzia
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakoeuskara@oarsoaldea.eus
Harixa

HARIXA egitasmoa Bergarako Udalaren ekimenez 2022an sortu zen, industria-enpresetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Arrakasta ikusita, 2024an Debagoiena osora zabaltzeko urratsak ematen hasi ziren, hizkuntzaren kudeaketa lehiakortasunerako balio erantsi gisa kokatuz.

Gaur egun, 42 harixakide daude Bergaran eta 2024az geroztik, eskualde mailan 41 enpresa gehiagotara luzatu dute gonbidapena.

Bergarako eredua Debagoiena osora zabaldu nahi dute. Alegia, EMUN-en aholkularitzarekin, kideek diagnostiko pertsonalizatuak eta urteroko ekintza-planak garatzen dituzte.

Bergarako talde eragilea hilean behin biltzean da egitasmoaren jarraipena eta kudeaketa egiteko. Hiru hilean behin berriz lan-mahaia elkartzen da, talde eragileko kideak, enpresak eta bestelako eragile batzuk batuz. Urtean behin berriz, urteko batzarra egiten dute, parte-hartzaile guztiekin balorazioa egin eta etorkizuneko ildoak adosteko.

Sortze-data2022an Bergaran · 2024tik eskualdera zabaltzen
Lan-eremuaDebagoiena
PartaideakBergaran 42 erakunde + eskualde mailan deitutako 41
SustatzaileakDebagoienako Mankomunitatea · Gipuzkoako Foru Aldundia · Eusko Jaurlaritza
AholkularitzaEmun
Ingudea

Goierriko industria-ehunean euskararen erabilera normalizatzeko asmoz, 2011n jaio zen INGUDEA egitasmoa. Eskualdeko enpresa garrantzitsuenetako euskara teknikariek eta arduradunek osatutako sarea da, elkarlanean aritzen dena.

Gaur egun hamar enpresa eta erakunde batzen ditu. Goieki Garapen Agentziaren aholkularitza teknikoaren laguntzarekin, hiru hilean behin elkartzen dira, lantegietan zein gizartean eragiteko ekintza-plan bateratuak adosteko. Urtero, langileentzako formakuntza saioak —hala nola Ulersaioak edo TELP tailerrak— eta Euskararen Egunaren bueltako topaketa bereziak antolatzen dituzte. Bertan, sektoreko jarduera egokiak elkarbanatzeaz gain, galdera-erantzun lehiaketak egiten dituzte.

Bertan, sektoreko jarduera egokiak elkarbanatzeaz gain, bailaran zabaltzen den galdera-erantzun lehiaketa ireki bat egiten dute.

Sortze-data2011
Lan-eremuaGoierri
Partaideak10 enpresa eta erakunde
SustatzaileakGoieki - Goierriko Garapen Agentzia
AholkularitzaGoieki
Harremanetarakoxabier.goieki@goierri.eus
Lanin

2016. urtera arte euskara arlo sozioekonomikoan zabaltzeko martxan jarri ziren planak enpresa handi edo merkataritza eta ostalaritzari sektoreei begirakoak ziren, baina Oiartzunen 50 langiletik beherako 500 enpresa baino gehiago daude, 3.000 langile baino gehiago batzen dituztenak. Horregatik Oiartzungo Udalak LANIN egitasmoa jarri zuen martxan 2016an.

Hamar urteko ibilbidean, herriko ia enpresa txiki guztiak bisitatu dira, eta hirurogei baino gehiagorekin lanketa zuzena burutu da, Ahize-AEKren laguntza teknikoarekin. Enpresei euskara plan sakonak eskatu gabe, euskalduntze bidean pausoak ematen laguntzen zaie. Nola? Webguneak, katalogoak eta publizitate euskarriak euskaratuz, hizkuntza paisaia zainduz, lehen arreta eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko laguntza eskainiz...

Sortze-data2016
Lan-eremuaOiartzun
Partaideak>60 enpresa
SustatzaileakOiartzungo Udala
AholkularitzaAhize-AEK
Harremanetarakolanin@oiartzun.eus
Bidasoa – Irun

Garatzen, oraindik edukirik ez.

LANera Finantzak

Eusko Jaurlaritzak eta finantza entitateek 2017an lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, herritarren hizkuntza eskubideak bermatu eta euskara sektore ekonomikoan indartzeko helburuarekin. 2026-2030 epealdirako aurreikusten da ekonomia arloko beste hainbat erakunde ere bilduko direla eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailak ere sinatuko du hitzarmena.

Gaur egun, sei finantza-entitatek, Ekonomisten Elkargoak eta Finantzen Euskal Institutuak osatzen dute sarea. Helburua argia da: bezeroen hizkuntza-eskubideak bermatzea, dela kutxazainetan, aplikazio digitaletan edo aurrez aurreko arretan.

Hala, egitasmoaren baitan hainbat ekimen garatu dira azken urteetan modu bateratuan: bezeroek online banka, aplikazioak eta kutxazainak euskaraz erabiltzea sustatzeko kanpainak; euskaraz artatzeko kalitate-gida langileentzat; Etekin Ekonomia Topaketak; finantza-terminologiaren glosario bateratua eta Euskaraldian sektore gisa egindako konpromiso bateratua.